"Batez be andrak hurreratzen jakuz, umeakaz dagozan ama bakarrak" esan dau Ana Sofi Telletxeak

Caritasek igaz 2022an baino mila pertsona gehiagori arretea eskaini eutsen

Ana Sofi Telletxea: “Erroldarako baldintzak malgutu beharko litzatekez”

Ana Sofi Telletxea (Caritas) / Bizkaia Irratia

Jaurlaritza barriak gizarte bazterketa jasaten daben pertsonei laguntzeko etxebizitzaren ingurukoei heldu beharko leuskiela uste dau Caritasek. Etxebizitza, enplegua, horreek litzatekez heldu beharreko gaietakoak Caritaseko Ana Sofi Telletxearen ustez. Caritas Bizkaiak igaz, 2023an, 13.090 pertsonari arretea emon eutsen, horreen artean %52 andrazkoak. 2022an baino mila lagun baino gehiago atendidu dabez. “Batez be andrak izaten dira, umeakaz dagozan ama bakarrak. Egoera irregularrean dagozan asko eta hori dala-eta Caritasera joten dabe” azaldu dau Telletxeak.

Caritasek etorkinei enplegua topetan laguntzen deutse eta bide horretan mota askotako oztopoak aurkitzen dabez. “Espainiako Gobernuak ebatzi dau gazte batek enpresa baten praktikak egiteko kontratu bat behar dala. Hori gazteentzat ondo dago baina paperik barik heldu dan etorkin bategaz ezinezkoa da. Praktika horreek migratzaileentzat titulazino bat eskuratzeko ezinbestekoak ziran eta orain muga bat dago. Eurentzat zeozer espezifikoa pentsau beharko litzateke” argitu dau Caritaseko ordezkariak.

Laster martxan jarriko dan Eusko Jaurlaritza barriak gizarte bazterketari erantzun bat emoteko hainbat erronkari aurre egin beharko deutse Caritasen eretxian. “Erroldarako baldintzak malgutu beharko litzatekez. Erroldatze sozialaren eskumena udalena da eta horretan aurrera pausuak emon behar dira” azaldu dau Ana Sofi Telletxeak. Era berean Gizarte Zerbitzuen Legea oso zaharra dala be esan dau Caritasek eta 2008ko lege hori barriztau beharko litzatekela iradoki dau Telletxeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00