Cáritasek 12.000 pertsona ingururi lagundu eutsan iaz

Mekanismo integratzaileek huts egiten dabe, lanak, etxebizitzeak eta abar

Ana Sofi Telletxea: “Integrazino prekarioa daukagu”

Ana Sofi Telletxea / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Cáritasen iazko txostena aztertu dogu gaur Ana Sofi Telletxeagaz. Berak esan deuskunez, 12.000 pertsona ingururi lagundu eutsien, baina izatez gehiago dira, pertsona horreek inguruan familia be badabelako.  Zera nabarmendu deusku, integrazinorako mekanismoek gaur egun huts egiten dabela, enpleguak, etxebizitzeak…Gaur egun lana eukitea ez da bizimodu duinerako bermea, lan prekarioa dagoelako eta jenteak ez dauelako irabazten duin bizi izateko beste. Horrez gain, etxebizitzea eskuratzea ezinezkoa dala.

Gizarte moduan horretaz ohartu eta egoerea hobetzen eta bideratzen lagundu behar dogula esan deusku, egoera honek guzitoi eragiten deuskulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00