Ana Viñals: "Ezin gara geratu begiratzen nola pisu turistikoak gero eta gehiago igoten diran"

Bilboko Udalbatzarreko balorazinoa egin deusku Ana Viñalsek

Ana Viñals: “Bilbon daukagun erronka nagusia etxebizitza larrialdia da”

Atzo Bilboko Udalean uriko egoerari buruzko Udalbatzarra egin eben. Udalarentzako eta uritarrentzako ezinbestekoak diran gaiei buruz berba egin eben alderdi desbardinek. Etxebizitza, kutsadura, aldaketa-klimatikoa eta turismoa dagoz kezka nabarmenduenen artean, besteak beste.

Bilboko Udalbatzarrean jorratu ziran gai guztiei buruz berba egiteko, Ana Viñals, Bilboko Elkarrekin Podemoseko bozeroalea Bizkaia Irratiko estudioetan euki dogu.

Etxebizitzea

“Guk uste dogu alkateak jarri ebala fokua segurtasunean, erronka nagusi bezela eta gure ustez, Bilbon daukagun erronka nagusia etxebizitza larrialdia da”, adierazi dau Ana Viñalsek. Pentsetan dau etxebizitza eskubidea ez dala beteten Bilbon.

Turismoa

Turismoari buruz berba egin dau be. “Adibidez Alde Zaharrean bai da arazo bat. Eta egia da, daukagun HAPOan hori kontrolatzen ari dala. Ze pisu turistikoak gero eta gehiago dagoz eta egia da lantzen ari garela Udalaren barruan, pisu turistikoen igokada frenatzeko moduak baina gauza da ezin garela geratu begiratzen nola pisu turistikoak gero eta gehiago igoten dira. Orduan jarri behar dira mugak”, esan dau Ana Viñalsek.

Eraso matxistak

“Guztiak dira eraso matxistak nahiz eta salaketarik ez egon. Orduan bakarrik ikusten badogu salaketen kontua, oso ikuspegi txikia da. Segurtasunari buruz hitz egiten dogunean ez dogu hitz egiten indarkeria matxisten datuek eten barik igoten ari dirala. Azken urtean Bilbon %48 igo dira indarkeria matxisten kasuak. Azken hilabeteetan Bilbon 63 eraso matxista egon dira”, nabarmendu dau Ana Viñalsek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00