Uda ostean egindako galdeketan erantzun oso positiboak jaso ei zituen

Aparkalekuen polemikearen atzean interesak dagozala uste dau alkateak

Ander Aldazabal: “Aparkaleku sisteman ez da aldaketa handirik izango”

Ander Aldazabal / Bizkaia Irratia

Ander Aldazabal Lekeitioko alkateak Goizeko Izarretan irratsaioan esan deusku urte askotan igazkoa izan zala lekeitiarrek nasaitasunez aparkatu ahal izan eben lehen urtea. Uda ostean galdetegia egin eben eta erantzunak oso positiboak izan ei ziran. Aparkalekuen inguruan sortutako polemikea dala-eta, Aldazabalek uste dau interes asko dagoela atzetik, eurok ez diralako izan lehenengoak holako sistemea martxan ipinten, ia azkenak baino. Gaia auzitegietan dago, erantzunaren zain geratuko dira, baina bien bitartean neurriari eutsita.

Etxebizitza turistikoetarako lizentzia gehiago ez

Etxebizitza turistikoetarako baimen gehiago ez dau emongo Lekeitioko udalak, herrian etxebizitza arazo handia dagoelako. Azterlana egin dabe eta ikusi dabe biztanleria beheraka doala eta zahartuz, gazteek kanpora joten dabelako bizi izaten. Horren arrazoia etxebizitzea eskuratzeko arazoa izaten da sarri, eta horregaitik erabagi dabe neurriak hartzea. Horreetariko bat, etxebizitza turistikoetara lizentzia gehiago ez emotea izango da, lehen be asko dagozalako. Hutsik be etxe asko dago Lekeition, guztien %17 inguru, eta horreek merkadura atarateko bide bila be badabilz. Horrez gain, barriro eskatuko dabe etxebizitza aldetik gune tentsionatu izentetako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00