Liburuki bik osotzen dabe

"Antzerkiaren Labirintuan" lana argitaratu dau markinarrak

Ander Lipus: “Sorkuntza bera da labirintua”

Ander Lipus / www.tabakalera.eus

Antzerkiaren labirintuan” lana argitaratu dau Ander Lipus aktore eta antzerki zuzendari markinarrak.
Liburuki bik osotzen dabe “Antzerkiaren Labirintuan” lana. Lehenengoa “Bitakora Koadernoa” da eta bigarrenak “Artedrama baten bila” dauka izena. Susa argitaletxeak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) sortutako Ganbila antzerki liburuen bilduman sartzen da Ander Lipusen lan hau. Markinarrak azaldu deuskunez, antzerki teorien zalea izan da betidanik eta arlo honetan, euskerazko lanik ia ez egoala ikusteak bultzatu eutsan honakoa idaztera. Oier Guillan izan dau lagun orain dala bost urte hasitako lan hau egiten.

Euskal antzerkigintzaren erradiografia

Esan dogunez, liburuki bi dira kaleratutakoak. Euren bitartez, euskal antzerkiaren azken 50 urteetako erradiografia egin dau Lipusek. “Antzerkiaren Labirintuan I. Bitakora koadernoan” memoria ariketea egiten dau. Ander Lipusek hiru hamarkada egin dauz antzerkigintzan. “Antzerkiaren Labirintuan II. Artedrama baten bila” liburukian bitartean, garai eta komunikabide desbardinetan idatzitako artikuluak batu dauz. Sorkuntza bera eta antzerkia berarentzat labirintua dirala esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00