Labayru Fundazioak apirilaren 22an egingo dau urteko Batzar Nagusia. Igone Etxebarria zuzendariak esan deuskunez, urteko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da honakoa. Bilboko BBK Gelan izango da eta arratsaldeko sei ta erdietan hasiko da. Ekitaldian, urtean zehar egindako proiektu esanguratsuenak aurkeztuko dira. Besteak beste, aurreko Batzar Nagusian egindako txostena onartuko da, 2023ko jardueren laburpena erakutsi, 2024ko aurrekontua aurkeztu eta artezkaritzako kideak barriztauko dira.
Labayru Lagunak
Gizarte-sarea sendotzeko eta ugaritzeko deialdia be egin dau Labayru Fundazioak. Hori dala eta, aurtengo Batzar Nagusian erakundearen helburuakaz bat egiten daben hainbat pertsona gonbidatu dabez. Labayru Lagun izateko deia be luzatu dabe. Gaur egun, berrehun bat daukaz fundazinoak. Izena emoterakoan urtean ehun euro ordaintzen dira eta holango batzarretan parte hartu.
Omenaldia Manterolari
Apirilaren 22ko batzarrean omenaldia eskeiniko deutse Ander Manterolari. Luzaroan izan da Fundazioaren zuzendaria. Joseba Santxok egingo dau omenaldiko berbaldia; “Betiko liburuak, liburuak betiko” izenburupean. Ganera, hemendik aurrera Euskal Bibliotekak Ander Manterola izena hartuko dau. Espazio honek euskal kulturarekin lotutako milaka liburu, aldizkari, kartel, argazki, liburuxka eta dokumentu biltzen dauz. Bertan gordetako material asko ezin dira beste inon topatu eta beraz, erreferentziazko zentroa da Eusko Jaurlaritzarentzat.