Aurtengo leloa ‘Izan ginen, bagara eta izango gara’ izan da

Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenagaz egiten dau bat Euskal Diasporaren Egunak

Euskal Diasporaren eguna dala eta, omenaldi ekitaldia egingo da Donibane Lohizunen

Mexikoko Euskal Diaspora San Fermin egunean / Bizkaia Irratia

Erbesteratu beharra izan ebenak omendu gura dira. Belaunaldi horrek, euskal identidadea, euskal kulturea bizirik mantentzeko agindako ahalegina autortu gura dabe. Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenagaz egiten dau bat Euskal Diasporaren egunak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren legadua erreibindikatzea da asmoa. Donibane Lohizunen egingo da ekitaldia gaur arratsaldean.

Diasporaren Egunaren harira, Ziortza Olano Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Diasporako zuzendaria, eta Ainhoa Apeztegia Euskadiren Mexikoko ordezkaria, izan doguz gaur Lau Haizetara saioan. Olanok euskal diaspora komunidade bizia eta dinamikoa dala nabarmendu dau, eta etorkizuneko beharretara egokitzeko beharra azpimarratu dau. Euskal Etxeek, gainera, euskal kultura, euskera eta identidadea munduan mantentzeko daben garrantzia goraipatu dau. Ainhoa Apeztegiak, barriz, Mexikon jendeak euskeraren aldeko apostua egiten dabela azaldu dau. Alkarrizketa bietan, beraz, mezu nagusia argia izan da: diaspora ez da iraganari lotutako zeozer bakarrik, etorkizuneko Euskal Herriaren parte be bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00