Herriz Herri saioan Ziortza-Bolibar bisitau dogu. Lea-Artibai eskualdeko herri txiki honen gorabeherak aztertu doguz Andoni Larizegaz batera. Udalerriko alkatearen esanetan, orain daukien ardurarik handiena mediku eta erizaintza zerbitzua da. “Mediku eta erizaina zerbitzua falta dogu herrian eta horren aldeko indarra egiten gabilz. Garagarrilean hasi ginan Markinako anbulategiko mediku arduradunagaz batzartzen. Otsailean konzentrazinoa egin gendun aldarrikatzeko herri moduan eskubidea daukagula zerbitzu hori eukiteko. Ez dogu eskatzen egunero eukitea, badakigu herri txikia dala baina lehen lez astean behin zerbitzu hori egotea eskatzen da”. Datorren apirilaren 3an Usansoloko ospitalean Osakidetzako arduradunakaz batzartuko dirala aurreratu deusku Andoni Larizek.
2024ari begirako proiektu nagusiak, auzo batzarrak edota Markina-Xemeinekiko desanexinoa be jorratu doguz Ziortzako-Bolibarko alkateagaz Herriz Herri saioan.