Zazpigarren Open jaialdia oso ondo joan da

Urriaren 7.a arkitekturaren munduko eguna

Andoni Pombo: “Gustokoa izan ezkero, arkitektura ikasketak errazagoak izan daitekez”

Arkitektura planoak / Dephositphotos.com

Arkitekturaren munduko eguna da urriaren zazpigarrena. Lau Haizetara irratsaioan Andoni Pombo arkitektoagaz egin dogu berba, igaz irratsaio honen kolaboratzaile izandakoagaz. Esan deuskunez, txikitatik erakutsi eban berak mundu honekiko zaletasuna. 2007. urtean hasi ebazan berak ikasketak EHUan. Amaitzerakoan, krisi garaia izan arren laster topau eban lana. Gaur egun, beste arkitekto bategaz bere bulegoa dauka. Askotan esaten da eta Andonik baieztatu egin dau arkitekturea ikasketak luzeak eta zailak direla. Halan da be, gustatu ezkero, aurrera egiten animau dauz zalantzan dagozanak. Aalto finlandiarra edo Foster aipatu dauz erreferentziazko arkitekto modura.

Open jaialdia

Urriaren 1etik 6ta Open jaialdia egin da Bilbon. Astean zehar Bilboko eraikin esanguratsu asko ezagutzeko erea izan da. Astegoienenean besteak beste, udaletxea erakutsi da bisita gidatuen bitartez. Juan Mari Aburto alkateak be hartu dau parte bisita honeetan Andoni Pombok esan deusku, erantzun oso ona izan dauala aurtengo jaialdiak be. Zazpigarren urtez, herritarren erantzuna harrigarria izan dala aipatu dau. Horrek jaialdia antolatzen jarraitzeko animoak emoten deutsiezala gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00