Joko antolatzaile gernikarra lehen denporaldia beteten dabil Lointek Gernika Bizkaian, kanpotik zazpi urtetan ibili ostean

Konfiantza handia dauka taldean eta lehen zortziren artean sailkatu eta play-offak jokatu nahi ditu

Ane Olaeta: “Herriko jendea ikusteak harmailetan asko motibatzen nau”

Ane Olaeta oso errendimendu ona emoten dabil denporaldi honetan / Bizkaia Irratia

Ane Olaeta Larraurik hamazortzi urtegaz urten eban bere etxetik, bere herritik, Kaliforniara joateko, bertan ikasketak egin eta saskibaloian jokatzera. Ameriketako Estatu Batuetan bost urte egin ondoren, Espainiako ligako talde batera jauzi egin eban, Lugoko taldera hain zuzen be. Urte bi bete ebazan bertan. Azkenik, uda partean Lointek Gernika Bizkaiaren deia jaso eban eta herriko taldera iltzultzea erabagi eban. Beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.

Etxetik kanpo egindako zazpi urteetan asko ikasi dauela autortu arren, Olaetak garbi dauka etxean inon baino hobeto dagoala. Gustura dabil bere taldekideekaz. “Koadrila baten modukoa gara” dino. Hondino ez jako paseu Perfumerias Avenidaren aurkako partidua luzapenean galdu izanak itxitako zapore garratza, baina baikor dago etorkizunari begira. Kopearen azken fasea jokatuko dabe martxoan Zaragozan eta ligan lehen zortziren artean sailkatu eta play-offak jokatzea da helburu nagusia. Lehen urratsa eguen honetan emon behar dabe Celtaren aurkako partiduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00