
Hradistko nazien kontzentrazino-esparrua: Anjel Lekuona busturiarraren eta beste askoren deportazioa eta heriotza (1945) erakusketea zabaldu da EHUko Bizkaia Aretoan. Aurreko barikuan egin zan erakusketaren aurkezpena, Busturiko Udaleko Ordezkariak, Gogora institutukoak eta EHUko ordezkariak bertan zirela. Izan be, Udala, Gogora institutuagaz batera, lankidetzan aritu da erakusketea antolatzen. Busturia Gogoan, Memoriaren Lekuko ekimenaren barruan sartzen da erakusketea. Busturian, urtero daukie ekitaldiren bat memoria historikoagaz lotuta. Oraingo honetan, Anjel Lekuonaren lobak, Anton Gandariasek izan eban ekimena. Bere osabeak bizi izandakoa kontetako, material ugari eukala esan eutsen.
Herriak anaidetuta
Aitor Aretxaga Busturiko alkateak azaldu deuskunez, Busturia eta Hradistko herriak anaidetuta dagoz eta euren arteko anaidetzaren emaitza da erakusketea. Honetan, Lekuonagaz eta beragaz batera egondakoakaz gertatutakoaren barri emoten da argazkien eta agirien bidez, besteak beste. Anjel Lekuona nor izan zan azaldu deusku alkateak. Baserrian jaio zan marinela izan zan. Gudari bihurtu zan eta Bartzelonara be heldu zan. Handik be alde egin behar izan eban Frantziara eta bertan egoala harrapatu eben naziek. Txekiar Errepublikan dagoen Hradisko esparruan amaitu eban Lekuonak. 1945. urtean bertan fusilatu eben. Erakusketea, apirilaren 16ra bitartean egongo da ikusgai Bilboko Bizkaia Aretoan.