Gure Umeen Ametsak alkarteak haurdunaldi subrogaduari buruzko eztabaida nasai eskatu dau

Eneko Amezketa eta Eneko Arrese harrituta dagoz alderdi politiko batzuen jarrera aldaketeagaz

“Haurdunaldi subrogadua araututa emakumeen kontrako gehiegikeriak sahiestu gura doguz”

Eneko Amezketa, Eneko Arrese eta Aretx / Bizkaia Irratia

Ana Obregonek egindako haurdunaldi subrogaduaren prozesuak praktika hau arautzeari buruzko eztabaidea fokoen aurrera ekarri dau. 2020an Eneko Amezketak eta Eneko Arresek Chicagon (AEB) egindako gestazino subrogaduaren prozesuari esker Aretx jaio zan. Hirukoteak gaur Basauriko euren etxeko ateak zabaldu deuskuz eta eurakaz gai honek azkenaldion eragindako gogoetari buruz  berba egin dogu Goizeko Izarretan.

Espainiako Gobernuak osatzen daben PSOEk eta Podemosek praktika honen kontrako eretxia emon dabe behin baino gehiagotan. Asteon bertan Unidas Podemosek esan dau Espainiatik kanpo egiten dan haurdunaldi subrogadua galarazo gura dauela. PSOEri nazinoartean jazarri daitekezan delituen artean txertatzeko eskatu deutso Podemosek.
Monarkiaren aurkako delituen pare ipintea izango litzateke, honeek be Espainiatik kanpo egiten badira zigortu leitekezalako. Gaur egun praktika hau Portugalen, Grezian, Erresuma Batuan, Kanadan, AEBetan edo Ukrainan legezkoa da eta euskal familia batzuk harako bidea hartzen dabe.

“Gure Umneen Ametsak” alkartea

Bizkaiko “Gure Umeen Ametsak” alkartea gestazino subrogaduaren bitartez euren familia osatu daben dozenaka sendik osatzen dabe eta Eneko biak eta Aretx alkarte honetako kide dira. “Gai honi buruzko eztabaida nasai eskatzen dogu. Praktika hau araututa eremu honetan gertatzen diran  emakumeen aurkako gehiegikeriak saihestuko litzatekez. Denborea daroagu hau eskatzen eta bapatean orain alderdi politiko batzuei interesgarria iruditu jake eta baten batzuk eretxia aldatu dabe” azaldu deusku Amezketak.

Uztailan Bilbon haurdunaldi subrogaduaren inguruko kongresua egingo dabe eta bertan hainbat adituk parte hartuko dabe. Garagarrilaren 21etik 23ra bitartean unibersidade munduko ordezkariak izango topaketa honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular