
Anton Linaza abadeak, Euskal Baliabideak taldeak, eta Juan Mari Iraolagoitia zanak eta Inmaculada Gallastegik jasoko dabe aurten Karmelo Etxenagusia Ohorezko aitamena. Martiaren 20an emongo dauz Bilboko Eleizbarrutiak Karmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak. Laugarrenez emongo dira. Euskal Baliabideak liturgiarako lagungarrien itzulpenaz arduratzen dan taldea da. Inmaculada Gallastegik eta Juan Mari Iraolagoitiak (hil osteko saria) euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik jasoko dabe aitamena. Eta Anton Linaza be sarituko da, liturgiako musikaren eta telebista publikoaren bidez domeketako mezen emonaldien sustapenean egindako ekarpenengatik.
Linaza oso eskertuta
Linaza pozik azaldu da aitortzagatik, harrituta be bai era berean. Esan deuskunez, lan honetan aritu dan urte guztietan, emondakoa baino askoz gehiago jaso dau. Linazak, kideei eskeini nahi deutse aitortza. 1964. urtetik ibili da bera musika arloa lantzen. Urte guzti honeetan, domekatan telebista publikotik emoten dan mezearen emonaldian, Bizkaiko parrokietan ezagututako abade eta laikoak be izan dauz gogoan Anton Linazak.