Antxine Mendizabal Aranburu idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora. “Katona” aurkeztu deusku, bere bigarren eleberria. Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz askatasun handiz, Txerrenek bahitutako haur baten bizipenak kontetako. Euskal Herri garaikidean errotute, idazteko grina eta maitasuna ardatz hartuta agertzen dira ipuin bat bezala irakurten dan eleberri honetan.
Gomendioa
Markina-Xemeingo Marieli Ituarte literatur zaleak euskerara ekarritako Luisa Carnésen “Hamahiru Ipuin” narrazino liburua gomendatu deusku.
Liburua eskuratzeko…
“Katona” eleberria eskuratu gura daben entzuleek Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran “Irakurrieran saioa” eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
