Hamasei ikasle batu dira aurtengo ADEL Artedrama Euskal Laborategian, Aulestin. Ikastaro intentsiboa izango da, goiz eta arratsaldez, zapatura arte. Horrez gain, antzezlanak eskeiniko dira egunero Aulestin, zapatura arte.
Antzezlanak egunero
Apirilaren 1ean Xake Produkzinoak taldearen “Postadatarik gabeko gutunak”, 21.00etan, udal aretoan.
Apirilaren 2an Ainhoa Alberdiren “Ixa bella piztia” ea Manvcodiata Antzez sorkuntzearen “Putaren bakarrizketea eroetxean”, 21etan udal aretoan.
Apirilaren 3an Iduzkilore Antzerki taldearen “Ihesi”, 21.00etan, udal aretoan.
Apirilaren 4an, “Belarriprest”, Amaia Bonorena. Udal aretoan, 21.00etan.
Apirilaren 5ean Bonbon Beltz Antzerki taldearen “Gure xaharrak”, frontoian, 22.00etan.
Apirilaren 6an ATX Teatroren “Marmarra”, frontoian, 22.00etan.
Lan guztiak debaldekoak izango dira, azken biak izan ezik. Bariku eta zapatuko antzezlanen sarrerak 5 eurotan salduko dira.