Egoitz Aizpuru izango da gidari

Jamming konpainiak lehenengoz eskeiniko dau euskerazko ikastaroa

Antzerkian, bapatean eta euskeraz, Bilbon

Egoitz Aizpuru / Goiena

Jamming antzerki konpainiak, bapateko antzerkian aritzeko ikastaroa eskeiniko dau euskeraz lehenengoz Bilbon.
Madrilen sortutako antzerki konpainia da Jamming. 20 urte bete ebazan iaz. Bilbon esan behar orain dala hamar urtetik ari direla lanean. Campos Eliseos antzokian eskaintzen dabez euren saioak. Madrilen barriz, Maravillas antzokian aritzen dira. Bapateko antzerkia egiten dau konpainia honek, hau da ez daukie gidoirik. Egoitz Aizpuru Bilboko Jamming konpainiaren koordinatzailea, irakaslea eta aktoreak azaldu deuskunez, bapatean sortzen dira istorioaren sarrerea, trama eta amaierea. Publikoak esan behar, parte hartze handia izaten dauala mota honetako antzerkian. Aktoreek publikoagaz batera adosten dabe nondik nora joango dan istorioa.

Saioak martitzenero

Datorren martitzenean hasita, Egoitzek berak gidatuta, euskerazko ikastaroa eskeiniko da Bilbon. Aizpuruk aitortu deusku, bere betiko fantasia bat egi bihurtuko dala era honetara, hau da, euskeraz ikastaroa eskeini ahal izatea. Helburu eta edukiak be zehaztu dauz.Entzutea eta kontzentrazinoa landuko dabez, proposamenak onartzea, norberarengan eta gainerako ikaskideengan konfiantzea izatea, erabagiak hartzea, bapateko sorkuntzarako sormen eta irudimena,istorioen egituren ganeko lanketa…Kurtso amaieran, emonaldia eskeiniko dabe parte hartzen dabenek.

Gehienez 16 lagun

Gehienez 16 lagun egon ahal izango dira ikasturtean eta badago oraindino lekua izena emoteko. Ez da zertan esperientziarik izan behar. Ikastego eta gozatzeko gogoa baino ez dabez eskatzen. bilbao@jammingweb.com helbidean emon daiteke izena. Klaseak martitzenero izango dira Bilboko Campos Eliseos antzokian datorren astean hasi eta bagilera bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular