Ohitura zaharrari eutsiz maiordomoak barauskarria —ardao zuria eta gailetak— banatuko ditu San Justora hurreratzen diranen artean

Zuhaitzen enborretatik, baserrien eraikuntzan erabiltzen ziran hageak eta oholak zelan ateratzen ziran erakutsiko da

Antzinako zerratokietako lana ikusgai Otzerinmendiko San Juston, Zeanurin

Antzinako zerratokietako lana ikusgai Otzerinmendiko San Juston Zeanuriko Otzerinmendi kofradiaren historian hain garrantzitsua izan dan basogintza tradizionalari protagonismo berezia emongo deutsie aurtengo San Justo jaietan otzerinmenditarrek.
Abuztuaren 5ean, zapatuan, 14:00etan emongo jake hasiera jaiei, San Justuko harextpean egingo dan kofradiako auzo-bazkariagaz. Bazkari herrikoi horretan kofradiako kideez gain, edozeinek parte hartu leike.
Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Justo eta Pastor deunen egunean, 11:30ean mezea
ospatuko da kofradiako ermitan. Mezearen ostean, eta ohitura zaharrari eutsiz maiordomoak
barauskarria —ardao zuria eta gailetak— banatuko ditu San Justora hurreratzen diranen artean.
13:00etan antzinako zerrategiaren erakustaldia egingo da. Bertan, Gorbeialdean aizkorea, trontzea, arpana, txapazerrea... moduko tresnak erabiliz, zuhaitzen enborretatik trenbideetarako trabiesak, baserrien eraikuntzan erabiltzen ziran hageak eta oholak zelan ateratzen ziran erakutsiko da. Beraz,Gorbeialdean orain dala 70 urte arte ikusi eitekean zerrategietako lana ikusi ahal izango da. Ondoren, motozerrea erabiliz altzari eta irudi ezbardinak egingo dira enborrak landuz, era honetan basogintzan emon dan bilakaera isladatuz.

Otzerinmendiko kofradia

Abuztuko lehenengo asteburuan, Gorbeia mendiaren magalean, Zeanuriko Otzerinmendi auzuneko Justo eta Pastor Deunen baselizaren inguruan Arratia bailarako erromeriarik bitxi eta herrikoienetakoa ospatzen da.
Beste osagai batzuekaz batera, baselizea auzuneari nortasuna ematen deutsan ardatzetako bat da.
Baina horrez gain, Otzerinmendikoaren kasuan Kofradia izenaz ezagutzen dan Euskal Herri
tradizionalaren gizarte eta politika antolaketarako egituraren hainbat elementuk bizirik jarraitzen dabe
oraindik: maiordomoa eta basazaina karguak —aurtengoak Ibai Arana eta Jesus Mari Ozerin—Kofradiaren urteko batzarra, auzolanean egiten diren bidegintza eta landare imintea, eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00