Erreleboa da lehen sektoreko erronka nagusia, nahiz eta gazteak badoazen sartuz baserri munduan. Urtean 20 bat gazte hasten dira lanean lehenengo sektorean, gehienak ortugintzan eta ganaderitzan. Programa bereziak dagoz gazteei laguntzeko eta erreleboa sustatzeko, besteak beste, martxan dagozan ustiakuntzak hartu dagiezan.
Arantza Atutxa, Ingurune Naturala eta Nekazaritza suststzeko Foru Diputaduaren esanetan, lehen sektorea Bizkaian bizi-bizi ei dago, Urriko Azkenengo Astelehena-lako azokek erakusten daben moduan. Emakume baserritarrei dagokienez, betidanik egon dira baina gaur egun ikusgarritasuna hartzen hasita dagoz. Ganera, gero eta gehiago dira ustiakuntzen titularrak diran emakumeak be. Hondino badagoz egin beharrekoak arlo honetan be, eta beste leku batzuetako praktika onak berton be abian ipiniko ditue.
Ganaduari dagokionez, azokak debekatu dira dermatosi nodularraren ondorioz. Gurean ez daukagu kasurik, baina prebentzino neurri moduan hartu da erabagia. Zemendiaren 30era arte eten dira azokak.
