Benitoren Bizitza Maitasunaren Indarrez dokumentala Benito Ansolak berak sortutako zine bileran ikusgai

Gaur egun 94 urte ditu eta bere bizitzako esperientziak eta ikasitakoak kontetan dauz

Benito Ansola abade eta zinezalearen ganeko dokumentala Lekeition

Benito Ansola Erkiaga abadearen bizitzeari buruzko dokumental bat estreinau barri da Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 45. edizioan. Benitoren Bizitza Maitasunaren Indarrez dau izenburua eta 24 minutu irauten ditu. Kontakizuna Naia Muñoz Muruak gidoituta dago, Jose Julian Bakedanoren ekoizpenagaz eta Josi Sierra Orrantiak editau eta zuzendu egin dau.

Benito Ansola Lekeition jaio eta hazi egin zan, baina Gernikarko bonbardaketaren biharamonean, familia osoa txalupa baten sartuta, Bilbora etorri ziren soinean eroienagaz . Haurtzaroaren azken urteak Bilbon emon ebazan, eta Bilbon egoala, mutil kozkorra zala txundituta geratu zan zineagaz eta pelikulakaz .

Filosofiako eta teologiako ikasketak egin ondoren, abade egin zan 1953an, eta Markina-Etxebarrira bialdu eben. Han, Lanbide Heziketan zinema-eskolak emoten aitzindaria izan zan. Ekuadorrera joan zan misinolari eta itzultzean, 1978an, ikasle eta lagun batzuekin batera, Euskal Zinearen lehen bilera antolatu eban. Gaur egun 94 urte betetzear dago: bere ideiak argi eukiaz eta pasatako bizipenen memoriak garbi-garbi mantenduz. Daukan adinaren konzientziaz, maitasunaren indarrez egin eta ikasi dituan gauzak azaltzen ditu dokumentalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular