Gorputzak laguntzen deutson bitartean kirola egiten jarraituko dauala dino

Zidarrezo Antxoa jaso eban kirolariak Antxoa Egunean

Arantza Burgoaren ibilbidea saritu dau Ondarroako Udalak

Arantza Burgoak jaso dau Zidarrezko Antxoa saria / Ondarroako Udala

Arantza Burgoa ondarrutarrak, pozik hartu eban zapatuan Zidarrezko Antxoa saria. Antxoa eguna ospatu zan zapatuan Ondarroan. Arantza Burgoa omendu eben Zidarrezko Antxoa saria emonaz. Udalak, bere ibilbide osoa aitortu gura izan deutso era honetara. Burgoak ezustean eta pozik jaso eban saria. Arantza betidanik da kirolaria. Gaur egun, irakaslea eta prestatzailea izateaz gain, dinamizatzailea be bada. Ondarroako Aringaingan taldea gidatzen dau hain zuzen. Kirolarekiko zaletasuna Zubi Zahar ikastolan eukan Jose Mari Naberan irakasleari zor deutso. Honegaz hasi zan atletismoa praktiketan modalidade desbardinetan.  Zornotzako atletismo taldean ibili zan Arantza eta ostean Atletico San Senbastian taldean be. Oroitzapen oso onak daukaz bietaz. Madrilera joan zan ostean jarduera fisiko eta kirol zientzietako ikasketak egitera. Triatloiak egiteko zaletasuna orduan hasi zala esan deusku. 2013. Urtetik dabil triatloiak egiten. Gasteizen, Iron-Mana be egin eban eta asko kostau arren amaitu egin ebala esan deusku. Emakumea izan arren, bere ibilbidean ez dau oztopo larregi izan. Sortea izan dauala aitortu dau. Hori bai, emakumeentzat honakoa kirol arloan sasoi hobea izan arren, Burgoak uste dau oraindino asko dagoala egiteko. Gorputzak laguntzen deutson bitartean, Ondarroako Aringaingan taldean eta bere kirol ibilbidean aurrera jarraitzeko gogoz dago Arantza Burgoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00