2016tik hirukoiztu egin da ekologikoan ziurtautako lurren azalerea

Ekologikoan dabilzan profesionalek gora egin dabe Euskadin

Arantza Eguzkiza: “Ekologikoagaz ingurumena eta osasuna zaintzen ditugu”

Nekazaritza ekologikoa / ENEEK

2022an Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ekoizpen ekologikorako 1.199 hektarea barri ziurtau zituan, Euskadiko nekazaritza lurren 9.104 hektarea okupatuz. Gipuzjkoan izan da hazkunderik handiena, ehuneko 35ekoa, ondoren Araban, %12koa, eta Bizkaian %5ekoa. 2016tik ziurtautako nekazaritza lurren azalerea hirukoiztu egin da.

Aurreko urteekin alderatuta, azalerearen hazkunde erritmoa apurren bat moteldu egin da. Gaur egun Euskadin lurren %56 da ekologikora zuzendutakoa. Europako Itun Berdean aurrikusten da 2030erako lurren %25a ekologikoa izatea.

Abeltzaintza ekologikoa hazten

Abeltzaintza ekologikoa be goraka doa, %8ko gorakadea euki dau, batez be okelatarako hegaztien eta behien hazkuntzearen gorakadeak eraginda. Dana dala, ortuzaintza, frutagintza eta mahastizaintza izan dira, beste behin, Euskadiko profesional gehienen lanak. Hiru jarduera honeetan hazkundea jarraitua da, etenik bakoa. Merkaturatzea eta inportazinoa gitxitu egin dira.

Profesional ekologikoen gorakadea

Euskadiko Nekazaritza  eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan lehen baino jente gehiago dago izena emonda, gorakadea %1ekoa izan da. Guztira 43 profesionalek emon eben izena ekologikoan iaz. %86 aurretik ekoizpen konbentzionalean ibilitakoak eta ekologikora saltoa emon dabenak. Araban egin eban gehien gora kopuruak, %41’8,. Bizkaian beherakadatxoa egon zan, %2koa. Erroldeak goraka jarraitzen dau, baina gorakadea inozko txikiena izan da. Belaunaldien arteko errelebo eza  da gorakadea moteldu izanaren arrazoi nagusietarikoa.

Kontsumitzaileek dabe giltza

Arantza Eguzkiza ENEEK-eko lehendakariaren arabera, kontsumitzaileek dabe giltza eta horixe da gakoa. Jenteak ekologikoaren alde egiten badau errezagoa izango da Europako Itun Berdeko helburuak betetea. Gainera ingurumena zaintzeko modurik garrantzitsuena da ingurukoa eta ekologikoa kontsumidutea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular