Arantzarte Dantza taldea 1974.urteko maiatzean sortu zan

Dagoeneko 50.urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatzen hasi dira

Arantzarte Dantza taldeak 50 urte beteko dauz 2024.urtean

Arantzarte Dantza taldea 1974ko maiatzean sortu zan. Mende erdia beteko dau taldeak, beraz, 2024.urtean. Dagoeneko hasi dira ospakizunerako antolaketa lanetan. Dantza taldeko kide guztiak inplikau gura dabez, eta horretarako bilera ireki bi antolatu dabez. Behin forma emonda, lan taldeak sortuko dabez urteurreneko ospakizuna antolatuteko. Igorreko Udalagaz eta herriko beste alkarte batzukaz be hartuemonetan ipini dira. 2024ko maiatzeko azkenengo astegoienean ospatuko dabe 50.urteurrena.

Arantzarte Dantza taldeari Arantzazu eta Arteako parrokoa zan aita Juan Josek emon eutsan hasierea. Arratian helduen dantza talde baten beharra egoala ikusita, parrokoak Juan Antonio Menikari proposatu eutson dantzan erakustea eta halan apurka-apurka egungo dantza taldea sortu eben. Hainbat pertsonek hartu eben parte proiektu horretan. Gehienak, Artea eta Arantzazukoak.

Hasierako entsaioak Arteako fraile gabrielinoen egoitzan egiten ebezan. Bertan 14 urtetik gorako neska-mutilek hartzen ebezan dantza klaseak. Ondoren hainbat lekutan entsaiau eben: Areatzako sakramentinoen eraikuntzan, Zeanuriko Zulaibarreko lanbide heziketa zentroaren harreran, Zeanuriko eskolan, Dimako eleizpeko udaleko lokaletan edota Igorreko Institutuko gimnasioan. Azken leku aldatzea 2005-2006.urtean egin eben, Igorreko kultur etxera.

Urte honeetan zehar Arantzarte Dantza taldearen nortasuna tradizinoa, euskal kulturea eta euskerea izan dira.

Andere Arrizabalaga dantza taldeko kidearen eskutik errepasatu dogu Arantzarte Dantza taldearen ibilbidea Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular