
Arantzazu Luzarraga EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslearen eskutik zentzumenak erreparatzen gabilz aurtengo Zientzia tartean. Lehen saioetan entzumena, ukimena eta usaimena jorratu eta gero, dastamenean zentratu gara oraingo honetan, arkitektureagaz lotuz. Luzarragaren esanetan, geure esperientzia sentsoriala ahoan sortzen da. Izan be, dastamena gorputzari oso lotuta dagoan zentzumena da. Dastamenaren perzepzinoak gorputzaren eta objektuaren arteko alkarrekintza zuzena eskatzen dau. Beraz, dastamenaren bitartez kontrolatu ezin diran emozinoak sortu ahal dira. Arkitektoek oso presente daukie aitatutako ideia, jatetxeetako barnealdeak diseinatzerako orduan, batez be.