Barikuan eta zapatuan Areatzan, Areatza Musik Beer jaialdia ospatuko da.
Barikua
Hortaz ganera, eta kontzertuei jagokonez, China Crisis Stage Live Bilbon izango da. Megadeth Barakaldoko Bizkaia Arenan arituko da, eta Celtas Cortos Basauriko San Fausto plazan izango da. Antzezlanei jagokonez, Destiny Driver Plentziako Kultur Etxean izango da. Late Night, barriz, Zaldibarko Udaletxe plazan. Eta bertsolaritzari jagokonez, Bertso jaialdia Zallako Crisol aretoan izango da, eta Bertso afaria Lemoizko Andraka auzoko sagardotegian.
Zapatua
Kontzertuei jagokonez, Korrontzi Getxoko Muxikebarrin izango da. Gozategi Basauriko San Fausto plazan arituko da, eta El Último de la Fila Barakaldoko Bizkaia Arenan izango da. Antzezlanei jagokenez, J.M. Brutal Getxoko Areetako Geltokia plazan izango da. Bertsolaritzan, Bilboko Karmelo plazan izango dan Bertso jaialdia nabarmenduko dogu.
Domekea
Kontzertuen artean, La Mosca eta Kapanga Bilboko Santana 27-Fever aretoan izango dira. Los Brincos Campos Eliseos Antzokian arituko da, eta The Soundtrack of Our Lives eta Spiders Kafe Antzokian izango dira. Amaitzeko, antzezlan batzuk aukeran: Panoli Kabareta Gernika-Lumon, Zimurren artean kontukontari Getxoko Muxikebarrin, eta Adarbakarra Bilboko La Fundicion aretoan.
