Juan del Arco: "Kosmetikan eta dermatologian erabilten da Argania Spinosa arbolaren olioa geure inguruan"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba oso interesgarria dan landararen ganean

Argania Spinosa arbolaren olioak erabilera terapeutiko ugari ditu

Argania Spinosa arbolaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 10ean. Horren harira, aitatutako arbolaren olioak dituan erabilera terapeutikoen ganean egin dogu berba asteon Bizkaia Irratiko Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariaren eskutik.

Del Arcok esan deuskunez, oso landara interesgarria da nutrizino eta kosmetika ikuspuntutik. Izan be, erabilera terapeutikoa emon ahal jako. Geure inguruan kosmetikan eta dermatologian erabilten da Argania Spinosa arbolaren olioa batez be. Halanda be, erabilera gehiago ditu.

Argania Spinosa arbola Marokokoa da. Ondorioz, ekosistema basotsu endemikoa osotzen dau, ur gitxi dagoan eremuan. Kontuak kontu, demostratu da arbolaren olioaren %45a azido oleikoa dala. Hain zuzen be, horregaitik ditu propiedade hain onuragarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00