Iñaki Landa, Garazi Suinaga , Garazi Fernandez eta Larraitz Goikoetxea aukeratu ebezan Anima Zaitez programan parte hartzeko. Astebete egin dabe Argentinako Villa Mariako (Kordoba) Euzko-Etxea Eukal Etxean. Euskarak, sukaldaritza tradizionalak, institutuetan hitzaldiek, dantzek eta musika kaseek osotu dabe agenetea.
Euskaldun asko joan ziran lurra lantzera ganadue, gaztandegiak eta abar jarri ebezan martxan. Batez bere nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egin eben. Bertara batez be, Nafarroatik heldu ziren, baina baita Gipuzkoa, Zuberoa, Lapurdi eta Arabatik be.
Euskal Etxe honek Anima zaitez! programearen seigarren edizinoa abiatu buru dau.Helburua euskal kutura partekatzea da, inplikatutako alde guztiek (argentinarrak eta euskaldunak) esperientzia aberasgarria bizi dagien. Labur esanda Euzko-Etxea Euskal Etxearen ahaleginari esker, Atlantikoaren bi aldeak lotzen dituan zubia eraikitzen dabiz bertatik.
Programa honetan parte hartu dauan Garazi Suinaga Gorlizekoak esperientziaren barri emon deusku eta sortzen diren adiskidetasun eta lankidetza loturak sustatu nahi dira.