Lautan Hiru jaialdian izango da estreinaldia

Jokin Oregik sortu eta zuzentzen dau

‘Arima eta Bihotza’, 2060. urtean kokatzen dan antzezlana

"Arima eta Bihotza" antzezlana / Tartean Teatro konpainia

Tartean Teatrok, “Arima eta Bihotza” antzezlan laburra estreinauko dau bihar. Bilboko Alde Zaharrean eskaintzen dan Lautan Hiru antzerki labur jaialdiaren barruan izango da estreinaldia. Jaialdi honetako azken saioak izango dira biharkoak. Zezeilean zehar, eguenero, hiruna antzezlan labur eskeini dira Alde Zaharreko leku desbardinetan.
Bihar, iluntzeko zazpiretan izango da Tartean Teatro konpainiaren “Arima eta Bihotza” antzezlanaren estreinaldia Kalderapekon. Jokin Oregik sortu eta zuzentzen dauan lana da. Oregi, Cafe Bar Bilbao antzezlan laburren lehiaketako epaimahaikidea da eta berez ezin da aurkeztu. Lezoko II. Antzerki testu laburren lehiaketara aurkeztu zan eta saria irabazi eban.

Istorioa

“Arima eta Bihotza” antzezlana 2060. Urtean kokatzen da. A eta B pertsonaiak alkarregaz bizi dira. B aztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako. B sinetsita dago A robota dala, berak erositako robota, etxeko zereginak egiteko. Pertsonaietariko bat bestea baino zaharragoa da eta izaeraz oso desbardinak bata eta bestea. Mikel Losada eta Anje Oregi aktoreak arituko dira 20 minutuko iraupena daukan antzezlanean. Anje, Jokinen semea da eta honakoa bere lehenengo lana da. Ezenografia xumea dauka antzezlanak, etxeko egongelan dagoz biak euren arteko alkarrizketak irauten dauan bitartean.  “Arima eta Bihotza” Kalderapekon eskeiniko da bihar. Pabellon 6en egingo dan antzerki labur jaialdian parte hartzekoak be badira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00