‘Halloween’ edo ‘Arimen Gaua’ Euskal Herrian finkatuta dagozan ospakizunen artean dago. Atzera begira, orain dala 20 urte, ez egoan gure lurraldean gau berezi hau ospatzeko ohiturarik, baina globalizazinoa dala eta, AEBetan sortutako tradizinoa Euskal Herrian egonkortu da.
Aupa Bizkaian izandako tertulian honetaz berba egin dabe Jon Artabe Zornotzako Udaleko Idazkaritza, Funtzio Publiko, Gardentasun eta Gobernu Oneko zinegotzia, Gorka Moreno soziologoa, eta Istebe Mirena Gartzia, ABK Barakaldoko lehendakariordea.