Euskadiko CCOOeko Gazteen Idazkaritzako burua izan dogu Goizeko Izarretan saioan

"Baja malguen proposamenak ez dauka ez hankarik ez bururik" esan dau CCOOeko ordezkariak

Arkaitz Antizar: “Gazteen soldatak ez dira alokairuak beste hazi”

Arkaitz Antizar (CCOO) / Bizkaia Irratia

Baja malguen inguruko proposamenak ez dauka ez hanka ez bururik CCOO sindikatuaren eritxian. Gaur dira batzekoak Espainiako gobernuko ordezkariak patronalagaz eta sindikatuakaz. Elma Saiz ministro sozialisteak aitatu eban orain egun batzuk baja malguen inguruko proposamen hau. Lanera apurka-apurka borondatez itzuli ahal izatea bilatzen da proposamen honegaz, beti be medikuaren ikuskapenagaz ministrearen berbetan. “Bilerara joango gara baina argi daukagu proposamenak ez daukala ez hanka ez bururik” esan deusku Euskadiko CCOOeko Arkaitz Antizarrek.  Bajen kausak aztertu beharko litzatekez Antizarren ustez. Adinari, lan baldintzei edo arrisku psikosozialei erreparatu beharko litxakiela uste dau CCOOeko kideak.

Gazteen emantzipazinoa

Euskadin gazteek soldataren ehuneko %51 behar dabe alokairua ordaintzeko eta euren emantzipazino tasea %34ekoa da momentu honetan EAEn. Europan barritz, %52koa da. “Gazteek daukien arazo nagusiena etxebizitzarena da” gogoratu deusku CCOO sindikatutik Arkaitz Antizarrek. “Gazteen soldatak ez dira alokairuak beste hazi” salatu dau CCOOeko ordezkariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular