
Sanford, Erresuma Batuko herririk lasaiena. Herritar guztiek alkar ezagutzen daben eta txoriek txio egiten daben lekua. Askotan irabazi dau ‘Herri onenaren saria’, eta eredu bihurtu da bere kriminalidade-tasa baxuari esker. Agente alperrenaren ametsa, hain zuzen be. Inoz ez dalako ezer gertatzen. Ordun, zergaitik bialduko zeunke zure agenterik eraginkorrena holako herri batera?
Nicholas Angel Londreseko agenterik onena da. Hain ona danez, leku txarrean ixten dau kuartela. Beste agente guztien artean ez direlako Angelen mailara heltzen. Beraz, euren estadistikak hobetzeko asmoagaz, Angel gizajoa Sanfordera agintzen dabe. Holan hasten da Edgar Wrighten Arma Fatal: akzinoa eta komedia nahasten dituan pelikulea, 2007an estreinau zana. Simon Pegg eta Nick Frost komikoak batzen ditu, besteak beste.
Sektak, filosofia desbardinak eta generoaren clichéak aztertuko doguz pelikula metafilmiko honen eskutik.