Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendik egindako film-dokumentala

Tokioko jaialdian eskeini ostean Madrilen ikusiko dabe bihar

“Arnasa Betean. A Pulmón” Zinebin ikusgai

Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi / Bizkaia Irratia

Zinebin eskeiniko da Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendiren “Arnasa Betean. A Pulmón” film dokumentala.
Donostiako Zinemaldian estreinau zan, Tokioko International Film Festival jaialdian eskeini da azken astean eta bihar, Madrilen ikusiko da, Festival Cine por Mujeres jaialdian. Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi egileak, aspalditik dira lagunak eta alkarregaz lan egindakoak be badira. Euskal zinemagile emakumeen egoerea zelangoa dan erakutsi nahi izan dabe “Arnasa Betean. A Pulmon” film dokumentalaren bitartez.

Zinemagile desbardinak protagonista

Hogei bat euskal zinemagile emakumeak agertzen dira lan honetan; Maria Elorza, Maider Oleaga, Mireia Gabilondo, Lara Izagirre, Alauda Ruiz de Azua, Esti Urresola, Iratxe Fresneda, Arantza Santesteban…atzoko eta gaurko zinemagileak dira lanaren ardatz. Zuzendariek azaldu deuskuenez, kalidade handiko lana da eurak egindakoa, ikuspuntu desbardinetatik egindakoa eta anitza. “Arnasa Betean. A Pulmon” lana, hiru urpekarik itsaspean egiten daben bideia modukoa da. Gaika egituratu dabe filmea.

Zinebin ikusgai

Bihar Madrilen izango dira egile biak filmea erakusten. Iruñean eskeiniko da ostean eta Bilbon datorren astean hasiko dan Zinebi jaialdian be bai. Zinema aretoetara urtarrilean helduko da Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendiren “ARnasa Betean. A Pulmon” lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular