2.972 kilometro egindako mezua iraurri dau Baionan Garazi Arrula Ruizek. Euskerearentzat ekosistema osoa aldarrikatu dau, hegemonia euskerearentzat. Euskerea ez dala diskriminazino iturri ez inposizino.
Kontingentzia planik ez, benetako trantsizinoa aldarrikatu dau Arrulak bere mezuan. Berak esan dau guk hizkuntza guztiak euki geinkezala, baina euskereak geu baino ez gaukazala.