Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk emondako Txilardegi-Hausnartu saria jaso dau Arrate Illarok

"Euskera teknikarien funtzinoak barrikusgarriak izan behar dira" esan dau ikertzaile bizkaitarrak

Arrate Illaro: “Euskera teknikari askok bakardade sentsazinoa dabe”

Arrate Illaro / Bizkaia Irratia

Arrate Illarok irabazi dau Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika saria, euskeraren normalizazinoan egindako lanagaitik. Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsidadeak antolatutako sari hau euskeraren normalizazinoaren arloan giza baliabideen kudeaketeari buruz egindako ikerketeagaitik emon deutse Arrate Illarori. Lan horretan aztertzen dau zelan motibatu euskerea sustatzeko konpromisoa daukien langileak, bereziki sektore publikoan eta gizarte mugimenduetan, indarguneak eta erronkak identifikatuz. Sari banaketea atzo arratsaldean egin eben Euskal Herriko Unibertsidadearen Bilboko egoitzan, Bizkaia Aretoan.

“Euskera teknikarien funtzinoak barrikusgarriak izan behar dira. Ikerketa egin ahal izateko euskera teknikariei galdetu deutset eta askok dinoe bakardade sentsazinoa dabela” azaldu dau Arrate Illarok Goizeko Izarretan saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00