"Gero eta jende gehiago gerturatzen dabil eskulanen mundura" esan deusku BECeko ordezkariak

500 tailer baino gehiago bihartik domekara bitartean BECen “Tendencias Creativas” azokan

Arrate Tellaetxe: “BEC astegoienean eskulanen tailerrakaz beteko dogu”

BEC / Bizkaia Irratia

500 tailer baino gehiago eskainiko dira bihartik domekara bitartean BECen “Tendencias Creativas” azokan. Esku-lanen azoka hau, sormena bultzatzeko azoka bat da. Aurtengo nobedadeen artean, kandelak egiten ikasteko tailer bat egongo dala esan deusku Arrate Tellaetxek BECeko kideak. Azokaren inaugurazio ofiziala bihar izango da, 12:00etan eta Jose Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea izango du buru. Sormenaren topagune izango da eta lau egunetan zehar modan dagozan diziplinak batuko dira: zeramika modernoa, artile lanak, scrapbooking-a, gurutze puntua, gozogintzea, akuarelea, patchwork-a, xaboia eta kandelak, papiroflexia…

Ehun erakusketari inguru batuko dira, bizkaitarrak baina baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak be, frantziar eta italiarrak, besteak beste. Bisitari gehienak emakumezkoak dira eta urtez urte, gero eta jente gazte gehiago doala esan deusku Tellaetxek. Bisitariek azokea lasaitasunez ikusi ahal izateko, aurten ludoteka zerbitzua be eskainiko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00