Arraunlari beteranoen laugarren topaketea ospatuko dabe zapatu honetan Bermeon. Ekitaldi ugari antolatu ditue. Goizeko 12,30etan traineru estropadea jokatuko da portuaren kanpoko aldean, irailean Eusko Label ligako estropadea jokatzen dan eremuan. Beteranoen estropadako parte hartzaileek, baina, luze bi egingo ditue. Kanpoko ziabogea Izaro ugartetik hurre egongo da. Hamabi traineru lehiatuko dira Bermeoko estropadan, Bizkaikoak gehienak. Sestao, Iberia, Getxo, Aitzburua, Itsasoko Ama, Bilbao, Plentzia, Mundaka, Badok, Fortuna, Zumaia eta Galiziako ontzi bat.
Eguerdiko ordubietan elkarrekin bazkalduko dabe arraunlari guztiek eta atsedentxoa hartu ondoren, barriro itsasoratuko dira esprin lehiaketea egiteko. Arratsaldeko bostetan hasiko dira estropada laburrak portu barruko uretan.
Lehiaketa guztiak ez dira uretan egingo. Izan be, sokatiran egingo dabe nor baino nor arraunlariek eta tiralariek. Egunari amaierea emoteko, afaria antolatu dabe gaueko bederatzietan eta musika kontzertua gaueko hamaiketan.
Kepa Etxebarriagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Bera, Mundakako traineruko kidea da.