Emakume Master Cup torneoko finala jokatuko dabe datorren domeka eguerdian Haritzbatalde pelotalekuan

Bizkaia torneoko finalaren errebantxea jokatuko dabe Arrizabala-Oses eta Aldai-Mendizabal bikoteek

Arrizabalaga eta Aldai txapelaren bila Zarautzen

Finala jokatuko daben lau pelotariak Zarauzko hondartzan aurkezpen egunean / Emakume Master Cup

Emakume Master Cup torneoko finala jokatuko da domekan Zarautzko Haritzbatalde frontoian. Bizkaiko ordezkari bi lehiatuko dira: Amaia Aldai dimoztarra eta Olatz Arrizabalaga gernikarra. Aldaik Nora Mendizabalegaz jokatuko dau eta Uxue Oses izango da Arrizabalagaren atzelaria.

Partidu gogorra izango da domekakoa. Bikote bi honeek alkarren aurka jokatu eben Bizkaia torneoaren finalean eta azken tantora arte ez zan erabagi norgehiagokea. Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldaik ondo baino hobeto ezagutzen dabe aurkaria. Domekako partiduan, aurrelari biak pelotea atzeratzen ahaleginduko dira, atzelarien ahuleziak topau gurean. Horregaz batera, esan beharrik ez dago Arrizabalaga zein Aldai tantoa amaitzen saiatuko dirala aurreko koadroetan.

Eguerdiko 12etan hasiko da jaialdia Etxegarai eta Gamindek, Larrarte eta Arrillagaren aurka jokatuko daben partiduagaz. Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldaigaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.

Martxoko azken astegoieneko pelota eskeintzea oso ugaria da. Barikuan, Danel Elezkanok Peio Etxeberriaren aurka jokatuko dau Larraintzarren, buruz buruko txapelketearen aurre kanporaketan. Jaialdi horretan, Aimar Morgaetxebarria atzelari zornotzarrak eta Joanes Bakaikoak, Zabala eta Gaskueren aurka jokatuko dabe promozino mailako txapelketako finalerako txartelaren bila.

Zapatuan, Mungiako pala torneoko finala jokatuko da arratsaldeko lauretatik aurrera. Fustok eta Gordonek Gaubeka eta Urrutiaren aurka jokatuko dabe. Eta domekan, eguerdian, emakume master cup torneoko finala jokatuko da Zarautzen. Arratsaldean, pelotazaleek Bizkaia frontoiak daukie hitzordua. Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Tolosaren aurka jokatuko dabe. Bikote irabazleak finala jokatuko dau Laso eta Imazen aurka. Galtzailea, barriz, kanporatuta geratuko da. Badago non aukeratu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular