Arrokak naturaren zati bat lez zaindu behar dirala diño Manu Monge geologoak

Urriaren hasieran pintaketak egin deutsezala salatu dau Ibarrangeluko udalak

Lagako ofitak, sasoi batean, gurea, sakonera txikiko itsasoa zala erakusten dau

Laga hondartzeko ofita pintaketakaz / Ibarrangeluko udala

Ibarrangeluko Laga hondartzaren erdigunean kokatuta dagoan hatxan (maitasunaren arroka lez ezagutzen dabe askok) pintaketak salatu dauz udalak. Garbiketa zelan egin jakiteko aholku eske jo dau Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailera.

Goizeko Izarretan irratsaioan, guk, geokontserbazinoan aditua eta geologian doktorea dan Manu Mongerengana jo dogu. Ofita edo arroka azpibolkanikoa Triasiko garaikoa dala eta 200 milioi urte daukazala zehaztu deusku. Gertautakoa umekeria izan dala uste dau berak, eta berreskuratu ahalko dala. Baina, gauza askoren artean, hatxak, naturaren zati bat be dirala aldarrikatu dau. Gainera, arrokek Lurra planetaren historiaren barri emoten dabela nabarmendu dau. Lagako ofitaren kasuan, sasoi batean gurea sakonera txikiko itsasoa zala erakusten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00