
Arrateko Amaren eguna izango da astelehen hau, irailaren 8a, baina jaiak hasi dira bertan. Patxi Lejardi zinegotziak esan deuskunez, eibartarrentzako jai bereziak dira honeek. Hiru egunez ospatuko ditue, irailaren 7an, 8an eta 14an. Arratera joan-etorriak egiteko, autobus zerbitzua antolatu dabe.