
Orain udan gagozala nahiko tipikoa da uda osoan ikusi ez dozun lagun edo ezagunei oporretan joan dan galdetzea. Ia guztiek baietz esango dabe eta ez bada udan aurrerago oporrak hartzeko aukera eukiko dabe. Baina badauz geure herrialdearen xarmaren zati handi baten arduradunak. Gaur egun kulturaren parte bihurtu dira baina askorentzako euren beharrak, ardurak eta egunerokoa oso ezezagunak dira.
Lan-sektore horretako bat artzainena da. Ardiak, behiak, etab. zaindu behar dabez eta gelditzen ez dan lana da eurena. Artzainen egunerokoa, betebeharrak eta ardurak, batez be udan, hobeto ulertzeko, Zeanuriko Ipiñaburu gaztaiandegiko Jon Etxeberria artzaina geugaz egon da Goizeko Izarretan irratsaioan.
“Orain mendian gagoz ardiekaz. Igon ginan uztailean eta orain egongo gara azarora arte mendian. Egiten dogu iluntzetan igon gora, ardiak txabolaren ondora ekarri eta han egiten dogu lo”, kontau deusku Jon Etxeberriak.