Euskal enpresentzat neurri kaltegarriak onartu leikez AEBtako presidenteak

Agintaldi desbardina iragarri dau EHUko irakasleak

Asier Blas: “Trumpek oraingoan alderdi osoa dauka bere alde”

Donald Trumpen agintaldi barria AEBtan / Dephositphotos.com

Donald Trumpen bigarren agintaldia desbardina izango da Asier Blasentzat, batez be, alderdi errepublikarra erabat alde daukalako. Lau Haizetara irratsaioan izan da Asier Blas, EHUko irakaslea eta politikan aditua. Esan dauanez, aurreko agintaldian, Donald Trumpek ez eukan bere alderdiaren babes osoa. Oraingoan, aldiz, alderdi errepublikarra guztiz “trumpista” da. Aurreko legegintzaldian bestalde, auzitegiek hainbat neurri legez kanpokotzat jo ebezan. Orain, muga judizial gitxiago izango daualazalakoan dago Blas, izan be, epaitegi nagusian, epaile kontserbadoreak dira nagusi.

Programa argirik ez

Donald Trumpek hainbat neurri iragarri dauz, baina ez dago argiegi zein izango dan bere programea. Neurrietariko batzuk gaur bertan helduko dira. Agirien desklasifikazinoa izan daiteke horreetariko bat. Tartean dagoz, John Fitzgerald Kennedy presidentearen hilketaren ganekoak. Gainontzeko neurrien artean, migratzaileak dira jomuga batetik. Deportazino handiak agindu dauz Trumpek. AEBtako presidenteak, ekonomia arloan muga-zergak %10-20 artekoak ezartzeko asmoa iragarri dau. Hemengo enpresentzat kaltegarria izan daitekeen neurria. Alderdi demokrataz be itaundu deutsagu Asier Blaseri. EHUko irakasleak dino euren proiektua zelan eraikitzen daben ikusi beharko dala. Hauteskundeetan Trumperi irabaztea izan da helburua Blasen esanetan eta ez dabe euren proposamena edo programea zein dan argitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00