Markina Xemeinen zabaldu dau Asier Sota aktore donostiarrak bere lehenengo erakusketea. “XotCollage” hilaren 7an zabaldu zan, zapatuan, eta zemendiaren 4ra bitartean egongo da ikusgai Uhagon Kulturgunean. Aktore donostiarra, Markina-Xemeinen bizi da, bertakoa da eta bere bikotea. Uhagoneko arduradunek, animau egin dabe bere lanak erakustera eta lehenengoz dagoz ikusgai, pandemia garaian sortutako lanak. Collage originalak eta digitalak dagoz ikusgai. Danetarik ikus daiteke Sotaren collage-tan. Berak dino, irudi bat izaten dala beti abiapuntua.
Tailerra be bai
Zemendiaren 4ra bitartean ikusi ahal izango dira Asier Sotaren lanak eta egun horretan, tailerra be eskeiniko dau. Esan deuskunez ez da masterclass bat izango. Irudi desbardinak moztu eta alkarren ondoan jartzerakoan sortzen danaz arituko dira tailerrean. Parte hartu nahi izan ezkero, Uhagon Kulturgunean emon behar da aurretik izena.