Emakumeak Jokoan 1x05: "Asko egin da, baina askoz gehiago egin daiteke emakumezkoen saskibaloia bultzatzeko"

Marta Alberdi eta Ane Olaeta Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalariak izan doguz kirolaren egoerari buruz berbetan

“Asko egin da, baina askoz gehiago egin daiteke emakumezkoen saskibaloia bultzatzeko”

Denboraldi barriagaz batera emakume kirolarientzako tartea izango dogu martitzenero: Emakumeak Jokoan. Atal bakotxean, protagonisten eta euren kirolaren egoerea aztertzeaz gain, benetako bardintasuna lortzeko dabezan arazoak eta erronketetan sakonduko dogu. Herri Kirola, errugbia, surfa, futbola eta bosgarren atal honetan saskibaloia jorratuko dogu.

Gernikara osterea egingo dogu, Ane Olaeta eta Marta Alberdi, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalariakaz berba egitera. Herrikoak biak, saskibaloi zale amorratuak, euren ibilbide profesionala azaldu deuskue, bai bizi izan dabezan ezbardintasunak be. Azpimarratu dabe Lointeken ez daukiela beste talde batzuetan daukazan arazoak, emakumezkoen taldea dalako, eta ez dago gizonen talderik. Baina beste talde batzuetan egondakoa da Ane, eta bizi izandako esperientzia eta ezbardintasunak azaldu deuskuz. Mundu honetan hasi ziranetik eta orain arte aurrerapasu handiak egin dirala aitatu dabez, baina oraindik asko dagoala egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular