Bilboko hotelek Aste Santuko zifrarik onenak eguen, bariku eta zapatu Santuan espero dabez . Aste Santurako astebetera, Bilboko hotelek okupazino handiko hiru egun baino ez dabez aurreikusten, ia % 100eko okupazinoagaz. Datuak onak dira, baina oindino ez dira iritsi 2019ko kopuruetara. Halanda be, pandemiak eta Bilboko ostatu barrien gorakadak (1000 logela gehiago dagoz) errekuperazinoa moteldu dabe, eta bi urte barru zifra hobeak lortzea espero dabe. Batez beste, estaduko turistek bi gau baino ez dabez egiten urian. Joseba Goirigolzarri, Destino Bilbao Elkarteko zuzendariaren ustez, Bizkaia gehiago saldu beharko litzateke, jenteak Bilbo bisiteteaz gan gau kopurua luzatu ahal izateko “Bilbo bi egunetan bisitetako uria balitz lez saltzen dabe, eta Bizkaia saltzea falta jaku. Jendeak buruan Bilbo baino ez dauka”
Tourra eta futbola
Frantziako Tourrarekin eta futbol kopeagaz hotelak betetea espero dabe, gaua oso prezio onean ordainduta. “Frantziako Tourrari begira, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean hotelak beteko dira. Ondino ez dira bete baina espero dabe betetzea. Beste aldetik futbola be beti sekulako eragina dauko, urteko fakturazinoetan. Ekonomia mugitzen dau. Osasuna-Athletic partidaren ostean, adibidez, milaka pertsona etorriko dira lo egitera Bilbora eta guk igerten dugu”.