Andima Ormaetxe, Bilboko Portuko arduradunak Bilbo-Irlanda linearen gainekoak kontatu deuskuz

"Salamanca" izeneko itsasontziak 1200 bidaiari eroateko gaitasuna dauka

Astean birritan bidaiatu leiteke Bilbotik Irlandara itsasontziz

Bilbo Irlanda ibilbide egiten dauan "Salamanca" ontzia / Brittany Ferries

Astean birritan joan leiteke Zierbenako portutik Irlandako Rosslare portura itsasontziz bidaian. 1200 bidaiarirentzat aukerea emoten dau Brittany Ferries konpainiak ibilbide hori egiteko ipini dauan “Salamanca” itsasontzi barriak.

Bilbotik itsasontziz bidaiatzeko aukera eskaintzen dauan bigarren linea da, Bilbo-Portsmouth linea izan zalako lehenengoa. “Salamanca” izeneko ontziak Bilbo-Irlanda ibilbidea egun eta erdiko bidaian egiten dau, eta bidaiariez aparte, ibilgailuak be garraiatzen dauz. Orain arteko bidaiari askok autokarabanagaz bidaiatzea aukeratu dabe.

ZUZENKETA: audioan agertzen diran bi datu zuzendu gura doguz. Urtebete daroaz Bilbo-Irlanda lineak martxan, eta Bilbotik domeka eta eguenetan izaten dira urteerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00