Libe Lopez ‘Asteroideiak’ proiektuko kideagaz egoteko aukerea izan dogu. Eurak sortutako ‘Asteroideiak’ proiektuai buruz, eta lan horretan zientzia-dibulgazinoa euskeraz egiteko garrantziari buruz berba egin dogu, besteak beste, Lau Haizetara saioan. Zientzia eta astronomiaren inguruko jakin-mina gazte-gaztetatik biztu jakon Liberi, eta ‘Asteroideiak’ proiektuan parte hartzeko aukera izan eban zientzia euskeraz zabaltzeko.
‘Asteroideiak’ proiektua jenteari asteroideei buruzko ezagutza modu atsegin eta ulerterraza eskaintzeko sortu zan. Libek azaldu dau zientziak daukan egokitzapena eta gazteentzako entretenigarria egitea erronka handienetako bat izan dala. Gazteek euskeraz zientzia ulertzea garrantzitsua dala adierazo dau, eta horrek hizkuntzaren eta zientziaren arteko lotura sendotzen dauala.
