Bermeo Tuna World Capital alkarte publiko-pribatuak antolatu dau ekimena datorren astean

Atunaren jasangarritasunaren aldeko nazinoarteko adierazpenaren proposamena aurkeztuko dabe

Atunaren munduko ordezkari ugari bilduko dira Bermeon eta Bilbon

Bermeo Tuna Forum, nazionarte mailako topaketak arrantza munduko enpresa, alkarte eta erakunde ugari bilduko ditu datorren astean Bilbon eta Bermeon, atuna bezalako arrantza baliabide garrantzitsu baten iraunkortasunarekin konprometitzeko. Bermeo Tuna World Capital alkarte publiko-pribatuak atunaren iraunkortasunerako nazinoarteko proposamena aurkeztuko dau.

Datorren martitzenean, maiatzaren 2an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dabe Bermeo Tuna Forumeko lehen jardunaldia. FAOren eta Espainiako, Euskadiko eta Seychelleseko gobernuetako ordezkariak elkartuko dira jasangarritasunerako bidean daukien zereginari buruz berba egiteko, Izaskun Bilbao, Eusko Alderdi jeltzaleko eurolegebiltzarkideak moderatuta.

Ondoren, mahai inguru bi egongo dira. Bata, sektoreko erronka nagusiak, ekonomiaren, gizartearen, eta ingurumenaren ikuspuntutik aztertzeko, eta bestea, atunaren sektorean jasangarritasunerantz joteko beharrezko estrategiak aztertzeko.

Iñigo Urkullu, lehendakariak hartuko dau parte lehen jardunaldian, atunaren jasangarritasunaren aldeko nazioarteko adierazpenaren proposamena aurkezteko.

Bermeora joango da Tuna Foruma eguaztenean. Izan be, atunaren munduko urien aliantzearen sinadura ekitaldi ofiziala egingo dabe. Hitzordu historikoa izango dala adierazi dabe Bermeo Tuna world capitaletik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular