Eduardo Maidagan Gernika Rugbi Taldeko entrenatzaileak atze bizkorra eta aurre sendoa nahi ditu aurten

Jokoan saioan egin dogu berba Eduardo Maidagan Gernika Rugbi Taldeko entrenatzaileagaz

Atzea bizkor eta aurrea sendo nahi ditue basurdek

Gernika Rugby Taldea jokoan / Gernika Rugby Taldea

Gernika Rugby Taldeak Ohorezko Mailan jokatuko dau denporaldi honetan. Zalantzan egon da azkenera arte. Taldea eratzerakoan, gorengo zein bigarren mailara begira ibili dira. Oraindino taldea indartzeko asmoa dauka Eduardo Maidagan entrenatzaileak. Jokalariren baten zain dagoz.

Atzelari bizkorrak daukaz Gernikak. Horixe esan deusku entrenatzaileak. Alde horretatik taldea ondo dagoela uste dau Maidaganek. Aurrean, baina, indar gehiago behar dabela dino. Atzealde bizkorra eta aurrealde indartsua nahi ditue basurdek. Helburua maileari eustea dabe.

Lehen partidua Belenosen aurka jokatu dau Gernikak. Ezin izan dau irabazi (24-10). Bigarrena be ez da erreza izango. Ciencias Enersideren aurka dauka domekan (12:00). Sevillarrek ligea irabazteko lehian ibilteko taldea egin dabe. Ondo eustea eta aukerak aprobetxetea izango da basurden helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00