"Atzerritarrak Errigoitiko paisaia eta jendea gustetan jake, eta horregaitik datoz"

Bakarne Otazua Errigoiti Landa Hotelaren jaubea da

“Atzerritarrei Errigoitiko paisaia eta jendea asko gustetan jake”

Errigoitiko Landa Hotela ezagutu dogu gaurko Herriz Herri saioan, Bakarne Otazuaren eskutik. Alaba eta lobakaz batera, orain dala 4 urte hasi zan abentura honetan. 6 logela daukazan hotela da eta erantzunagaz pozik dagoala dino. 1991an agroturismo bategaz hasi ziran, leku berean, baina oso ezbardina zan bezeroen arteko hartuemona: “Lehen afaria mahai baten ipini eta hor danak afaltzen eben, gaur egun, bakotxak bere mahaia gura dau, orain ez dira nahasten”, azaldu deusku.

Estaduko hainbat lekuetatik jatorkez, baina atzerritik be bezero finkoak daukiez: Finlandia, Alemania, Holanda, Frantzia… eta danak Errigoitiko paisaia maite dabela azpimarratu dau Bakarnek. Paisaiaz gain, Errigoitiko jendea gustoko dabela eta horregaitik bueltetan dirala aitortu dau Bakarne Otazuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00