Egitasmoak dagoeneko 33 proiektu jarri dauz martxan 31 udalerritan, eta 22.000 herritar inguruk parte hartu dabe. Antolatzaileen esanetan, helburu nagusia euskeraren erabilera sustatzea eta herritarren kontzientzia biztea da, egunerokoan euskera gehiago erabiltzeko.
Sonia Pérez Taupako Bizkaian Bagara programaren arduradunak Bizkaia Irratian azaldu dau orain arteko balorazinoa positiboa dala, aurreikusitako helburuak beteten dabilzalako. Nabarmendu dau proiektuen arrakasta ez dala bakarrik zenbakietan neurtzen, baizik eta sortzen diran harreman sareetan eta euskaltzale barrien aktibazioan. Gainera, gazteei eta familiei zuzendutako ekimenek harrera ona izan dabela azpimarratu dau.
Udagoienean Bizkaian Bagara programea udalerri gehiagotara zabalduko da, besteak beste, Getxora, Sopelara, Amorebieta-Etxanora, Bermeora, Sestaora eta Bilbora.
