Kafe Antzokian egingo da sari banaketa ekitaldia

Elkar saria jasoko dabe gaur Bilboko alkarteak eta Kanaldude telebistak

Aurrera jarraitzeko bultzadea Zenbat Gara alkartearentzat

Elkar sarien banaketa ekitaldia / Zenbat Gara alkartea

Gaur arratsaldean bananduko dira Elkar Sariak Bilbon. Zenbat Gara alkartea eta Kanaldude telebista dira aurtengo sarituak. Elkar Fundazioak 2016. urtetik banatzen dauz sari honeek. Aurtengoa, hamargarren aldia da. Kategoria bi saritzen dira, ibilbidearena eta proiektuarena. Ibilbidearena jasoko dau Bilboko Zenbat Gara alkarteak. Elkar Fundaziotik, Juan Mari Larrartek, sari hau emoteko orduan izandako erizpideak azaldu deuskuz. Besteak beste, euskerearen alde egindako lan guztia aitortu gura izan deutse.

Kafe Antzokia, irratia, argitaletxea, konpartsa…

Zenbat Gara alkarteko Eider del Cantok, saria pozik hartzen dabela esan deusku. Aurrera jarraitzeko bultzadea da eurentzat. Zenbat Gara alkartea 1990.ko hamarkadan sortu zan. Kafe Antzokia da beharbada euren ikur nagusia. Euren lana, dana dala, zabalagoa da: Bilbo Hiria Irratia, Erroa argitaletxea edo Algara konpartsa be alkarte barruan dagoz. Bilbon euskerea bultzatzea da euren helburua eta bide horretan jarraitzeko asmoa daukiela esan deusku del Cantok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00